XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERROMARA BIDAIA Aita Prieto Santa Cecilia Abesbatzaren aliatu izatea, non behar eta han anbaxadore bat edukitzea da koralarentzat.

Eta horixe gertatzen da 1956an, Abesbatzak Erromara egingo duen lehenengo bidaian.

Urte hortako martxoan Aita Prietoren gutun bat iristen da koralaren lokaletara, Loiolako San Inazio hil zela eta IV Urtemuga ospatzen zela Erromara joatera gonbidatuz.

Ospakizunak Instituto Pontificio de Música Sacra delakoan izango dira, Aita Prieto bertako zuzendaria delarik hain zuzen.

Erantzunkizuna pozik hartu zuen Abesbatzak eta entsaioak egiteari ekin zioten jo eta ke, programak aztertzeari, obra berriak ikasteari.

Bidaia bezperan pozik konfirmatu ahal izan zuten dena guztiz prest zegoela Erromaratzeko.

Abesbatzan halako nerbiosismo bat soma daiteke, baina denak daude etsita Erromarako bidaia exito bat izango delakoaz.

Maiatzaren 7an, goizeko 9etan abandonatzen dute Donostia Norteko estaziotik.

Baiona, Lourdes, Toulouse, Narbonne, Montpellier, Marsella, Niza eta bi eguneko bidaia ondoren... Ventiglimia! Genova, Pisa eta Livorno bisitatu ondoren iritsiko dira Erromara.

Aita Prietok berak egingo die harrera.